Breadcrumb

Interpretazio zerbitzua euskarazko doktorego-tesien defentsan

Interpretazio zerbitzua euskarazko doktorego-tesien defentsan

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak interpretazio-zerbitzua eskaintzen du euskaraz osorik edo zati batean defendatuko diren doktorego-tesietarako.

Zerbitzua erabili nahi dutenek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • EHUn matrikulatuta egotea doktorego-tesia egiteko
  • Defentsaren behin betiko data jakin bezain laster hurrengo formularioa betetzea, gutxienez hiru aste lehenago.

Zerbitzua honako baldintzetan eskainiko da:

  • Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzako Hizkuntza Zerbitzuek jarriko dute interpretea.
  • Tesiaren defentsa interpretazio-lanerako azpiegitura egokia duen EHUko areto batean egingo da. Beste edozein aukerak Hizkuntza Zerbitzuen beren-beregiko oniritzia beharko du. Ez da ordainduko interpretazio-lanari begira gela atontzeko egindako gasturik.
  • Doktoregaiak laguntza osoa eman beharko dio interpreteari, hark bere eginkizuna bete dezan.
  • Ez da dokumenturik itzuliko.
  • Doktoregaiak eta interpreteak entsegu bat egingo dute defentsaren aurretik, biek adostutako data batean. Proba-saioa defentsarako ezarritako areto berean egingo da, defentsaren alderdi guztiak aldez aurretik probatzeko eta litezkeen akatsak prebenitzeko.
  • Doktoregaiak segurtatuko du ikus-entzunezkoen teknikaria bertan izango dela defentsa- eta entsegu-egunetan. Teknikariaren bertaratzea eta lana bereziki garrantzitsuak dira bideokonferentzia bat antolatu behar denean. Interpreteak ez ditu inola ere haren eginkizunak beteko.
  • Defentsan erabilitako hizkuntzak eta haien guztizko ehunekoa jaso beharko dira aktan.

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako errektoreordeak zerbitzu honen edozein alderdi aldatuko du beharrezkoa denean.

Oharra: Urteko une batzuetan zailagoa da interpreteak aurkitzea, oso lanpetuta daudelako (Donostia Zinemaldia, abendua). Horregatik, eskaera defentsaren behin betiko data jakin bezain laster egitea gomendatzen da. Zalantzarik izanez gero, galdetu.

Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide elektroniko honetara: euskara.eo.kudeaketa@ehu.eus