Interpretazio-zerbitzua irakasle-plazetan

Interpretazio-zerbitzua irakasle-plazetan

Galderarik izanez gero, idatzi mezu elektroniko bat helbide hauetako edozeinetara: itzulpenak@ehu.eus edo traducciones@ehu.eus

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak interpretazio-zerbitzua eskaintzen du irakasle-plazetako epaimahaietan, zeinetan izangaiek proba, osorik edo zati bat, euskaraz egin nahi duten.

Eskaerek betebehar hauek bete behar dituzte:

  • Plazarekin lotura zuzena duen edonork eska dezake zerbitzua (saileko zuzendariak, irakasleak, epaimahaiko kideak...).
  • Zerbitzua probaren eguna baino gutxienez hamar lanegun lehenago eskatu behar da bi helbide hauetako batera idatziz: itzulpenak@ehu.eus edo traducciones@ehu.eus. Mezuan datu hauek jasoko dira:
    • Izen-abizenak
    • Harremanetarako telefono zenbakia
    • Plazaren ezaugarriak
    • Probaren lekua, eguna eta ordua

Zerbitzuaren baldintzak

Baldintza hauekin eskainiko da zerbitzua:

  • Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzako Itzulpen Zerbitzuak jarriko du interpretea.
  • Izangai bakoitzak bere interpretea izango du, gainerako izangaiei esleitu zaizkienen desberdina izango dena.
  • Plazaren eta eskabidearen ezaugarrien arabera, bi interprete edo gehiago esleitu ahal izango zaizkio izangai bati.
  • Defentsa interpretazio-lana egiteko eta bideokonferentziak ezartzeko azpiegitura egokia duten EHUren aretoetan bakarrik egingo da.
  • Izangaiak laguntza osoa eskaini beharko dio interpreteari bere lana egin dezan.
  • Ez da dokumenturik itzuliko.
  • Epaimahaiak interpreteen lana erraztuko du, eta interpretazio-zerbitzua eskatu duten izangaien probak egiteko eguna eta ordua behar besteko aurrerapenaz erabakiko ditu.
  • Izangaiak eta interpreteak probaren aurretik entsegua egingo dute, bi aldeek adostutako data batean. Entsegua defentsarako ezarritako aretoan egingo da, alderdi guztiak aldez aurretik frogatzeko eta, horrela, egon daitezkeen akatsak prebenitzeko.
  • Izangaiak edo epaimahaiak ikus-entzunezko teknikarien presentzia ziurtatuko du defentsaren eta aurretiazko entseguaren egunetarako. Teknikarien presentzia eta lana bereziki garrantzitsuak dira bideokonferentzia bat antolatu behar den kasuetan. Interpreteak ez ditu inola ere teknikariaren eginkizunak beteko.
  • Epaimahaikideren bat bideokonferentzia bidez konektatuko bada, biziki gomendatzen da egiaztatzea konexio egokia duela eta EHUk erabiltzen duen programa informatikoaren funtzionamendua ezagutzen duela, aldi bereko interpretazioaren aukera barne.

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako errektoreordeak edozein zalantza argituko du prozedura hau aplikatzerakoan, eta, behar izanez gero, egokituko du.

Oharra: Oso garrantzitsua da interpretazio-eskaeren berri ahalik eta azkarren ematea. Gerta liteke oso epe laburrean eskaera asko jasotzea, eta, beraz, kalitatezko interpreteak bilatzea zaila bihurtzea.