Eduki publikatzailea

Kongresua

Ciberpebi 2026k XVIII. edizioa amaitu da/Ciberpebi 2026 concluye su XVIII edición

Noiz eta non

2026/11/10

Deskribapena

Gureiker taldeak eta EHUko Kazetaritza Sailak amaitutzat eman dute Ziberkazetaritzaren eta Komunikazio Digitalaren Nazioarteko Kongresuaren (Ciberpebi 2026) XVIII. edizioa. Azaroaren 9an eta 10ean egin da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), parte-hartze eta jarduera zientifiko bikainarekin . "Irudiaren eta audioaren arteko elkarrizketa IAren garaian" lelopean, urtero egiten den topaketa honek 200 lagun baino gehiago bildu ditu, eta 70 komunikazio zientifiko baino gehiago aurkeztu dira bertan.

Lehen jardunaldia azaroaren 9an egin zen, Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan , eta ingelesezko bi hitzaldi nagusirekin hasi zen. Hitzaldiak Pantelis Vatikiotis Panteion Unibertsitatekoak (Grezia) eta Jenny Eells Sheffieldeko Unibertsitatekoak (Erresuma Batua) eman zituzten. Lehenengoak Interneteko kazetaritza alternatiboaren aukerak eta erronkak aztertu zituen; Eellsek, berriz, audio digitalak kazetaritzaren irakaskuntzan duen eginkizuna eta formatu horrek eskaintzen dituen berrikuntza-aukerak landu zituen, Erresuma Batuko irrati-telebista publikoan, British Broadcasting Corporation (BBC) erakundean, profesional gisa izandako esperientzian oinarrituta.

Egitarauan bi mahai-inguru ere izan ziren, egungo komunikazioaren hainbat esparrutara eztabaida zabaltzeko. Lehenengoan, "Entzuten al duzu mundua?" izenburupean, Mikel Ayllónek, Maider Uriartek eta Maite Goñik parte hartu zuten, entzuteaz eta soinu-komunikazioaren adierazpen-aukerez aritzeko. Arratsaldean, "Nork kontatzen du gaur egun kirola? Kazetariak, kirolariak eta sortzaile digitalak" mahai-ingurua egin zen, Anne Garea kazetariak moderatuta. Begoña Beristain, Etxahun González eta Imanol Vilella aritu ziren hizlari, kirol-komunikazioan gertatzen ari diren aldaketak eta edukiak sortzeko orduan eragile eta plataforma berriek duten gero eta presentzia handiagoa aztertzeko. Jarduera hori Kazetarien Euskal Elkargoarekin, Euskal Kazetarien Elkartearekin, Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkartearekin eta Bizkaiko Kirol Prentsaren Elkartearekin elkarlanean antolatu zen.

Jardunaldia "AAren kasuak ikus-entzunezkoetan" izeneko lantegi profesionalarekin osatu zen. Gonbidatuak Jon Egaña, Cadena SER irratiko kazetaria, eta Ana María Mendieta, EHUko irakaslea eta Gureiker taldeko ikertzailea, izan ziren. Biek ala biek adimen artifizialak ikus-entzunezko ekoizpenaren arloan dituen aplikazioei buruz eztabaidatu zuten.

Bigarren jardunaldia, azaroaren 10ekoa, 70 komunikazio zientifiko baino gehiagoren aurkezpenari eta eztabaidari eskaini zitzaion, aurrez aurreko, onlineko eta ikus-entzunezko aurkezpenen bidez. Lanek komunikazio digitala ikertzeko gaur egun dauden ikuspegi aniztasuna islatu zuten, arreta berezia jarrita adimen artifizial sortzailean, kazetaritza-etikaren eta gardentasunaren alderdietan, desinformazioan, komunikabideen alfabetatzean eta profil profesional berrietan. Halaber, leku nabarmena izan zuten plataformei eta sare sozialei, podcastei, multimedia- eta murgiltze-narratibei, datu-kazetaritzari, audientzien parte-hartzeari eta kazetaritza irakasteko metodologia berriei buruzko ikerketek.

Landutako ikuspegien aniztasunak agerian utzi zuen arlo horretako ikerketa akademikoaren dinamismoa, bai eta unibertsitatearen eta kazetaritza-jardun profesionalaren artean elkarrizketarako guneak mantentzearen garrantzia ere. Edizio honetan, halaber, ikasleek eta irakasleek parte hartu dute EHUko Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuaren (PIE i3lab 2026-2027) bidez. Proiektuaren izenburua "Kongresu zientifikoak unibertsitateko ikerketaren komunikazio publikorako irakaskuntza-laborategi gisa: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, ezagutzaren transferentzia eta adimen artifizialaren erabilera kritikoa" da. Ekimen pedagogiko honen ardatza unibertsitateko prestakuntza-jarduerak dira, zientziaren, teknologiaren eta ezagutzaren transferentziaren arloko gaien jarraipena egiteko eta horiei buruzko dibulgazio-komunikazio espezializatua lantzeko.

------------------

El equipo de Gureiker y el Departamento de Periodismo (EHU) han cerrado la XVIII edición del Congreso Internacional de Ciberperiodismo y Comunicación Digital (Ciberpebi 2026) , celebrada los días 9 y 10 de noviembre en la Universidad del País Vasco (EHU) con un excelente balance de participación y actividad científica. Bajo el lema "El diálogo de la imagen y el audio en tiempos de la IA", este encuentro anual ha reunido a más de 200 asistentes, acogiendo más de 70 comunicaciones científicas.

La primera jornada, celebrada el 9 de noviembre en el Paraninfo de la Facultad de Ciencia y Tecnología del campus de Leioa , se abrió con dos conferencias plenarias en inglés a cargo de Pantelis Vatikiotis, de la Universidad Panteion (Grecia), y Jenny Eells, de la Universidad de Sheffield (Reino Unido). El primero abordó las oportunidades y los desafíos del periodismo alternativo en internet, mientras que Eells centró su intervención en el papel del audio digital en la enseñanza del periodismo y las posibilidades de innovación que ofrece este formato, a partir de su experiencia como profesional de la radiotelevisión pública británica, la British Broadcasting Corporation (BBC).

El programa incluyó también dos mesas redondas que permitieron ampliar el debate hacia diferentes ámbitos de la comunicación contemporánea. La primera, "Entzuten al duzu mundua?", reunió a Mikel Ayllón, Maider Uriarte y Maite Goñi en torno a la escucha y las posibilidades expresivas de la comunicación sonora. Por la tarde, la mesa "¿Quién cuenta hoy el deporte? Periodistas, deportistas y creadores digitales", moderada por la periodista Anne Garea, contó con los comunicadores Begoña Beristain, Etxahun González e Imanol Vilella, quienes analizaron los cambios en la comunicación deportiva y la creciente presencia de nuevos actores y plataformas en la producción de contenidos. Esta actividad se organizó en colaboración con el Colegio Vasco de Periodistas/Asociación Vasca de Periodistas, la Asociación de Profesionales de Radio y Televisión de Euskadi y la Asociación de la Prensa Deportiva de Bizkaia.

La jornada se completó con el taller profesional "Casos de IA en audiovisuales", a cargo de Jon Egaña, periodista de la Cadena SER, y Ana María Mendieta, profesora de la EHU e investigadora de Gureiker, quienes debatieron sobre las aplicaciones de la inteligencia artificial en el ámbito de la producción audiovisual. 

La segunda jornada del 10 de noviembre estuvo dedicada a la presentación y discusión de las más de 70 comunicaciones científicas, mediante sesiones presenciales, virtuales y presentaciones audiovisuales. Los trabajos reflejaron la diversidad de perspectivas desde las que actualmente se investiga la comunicación digital, con especial atención a la inteligencia artificial generativa, la ética y la transparencia periodísticas, la desinformación, la alfabetización mediática y los nuevos perfiles profesionales. También tuvieron una presencia destacada las investigaciones sobre plataformas y redes sociales, pódcast, narrativas multimedia e inmersivas, periodismo de datos, participación de las audiencias y nuevas metodologías de enseñanza del periodismo.

La variedad de enfoques abordados puso de manifiesto el dinamismo de la investigación académica en este ámbito, así como la importancia de mantener espacios de diálogo entre la universidad y el ejercicio profesional del periodismo. Esta edición ha contado también con la participación de alumnado y profesorado a través del  Proyecto de Innovación Educativa (PIE i3lab 2026-2027, EHU), titulado "Congresos científicos como laboratorio docente para la comunicación pública de la investigación universitaria: aprendizaje basado en proyectos, transferencia y uso crítico de la IA". Esta iniciativa pedagógica está centrada en las actividades formativas en la universidad para la cobertura y divulgación comunicativa especializada en ciencia, tecnología y transferencia del conocimiento.