SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOA ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK erakusketaren bisita gidatuak Zuzenbide, Psikologia eta Kriminologiako ikasleen eskutik

Boluntarioek berek kudeatutako jarduera

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/04

Bisita gidatuak eskainiko dizkiete UPV/EHUko beste ikasleei

Erakusketa irekita egongo da urriaren 24tik azaroaren 6ra arte Ignacio Maria Barriola Zentroan (Donostia)

Gaia: bisitariek informazioa jasoko dute honako alderdien gainean: Gizateriak historian zehar behartuta egindako desplazamenduak, egungo krisi humanitarioa eta gai horri hedabideek ematen dioten tratamendua, arrazakeriaren arriskuak eta gertaera honen aurrean sortutako xenofobia, gizarte zibilaren rola errefuxiatuekiko elkartasunaren kudeaketan.

Azaroaren 4rako eska dezakezu bisita gidatua.

  • ordua: 17.00-18.30
  • plazak:35