Eduki publikatzailea

Ikasleentzako laguntzak: “Ingurumena Euskadin 2018” topaketara joateko

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/07

IHOBE SA Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoak “Ingurumena Euskadin 2018” izeneko topaketa bat antolatu du datorren ekainaren 8rako.

Topaketa horretan, Donostiako Kursaal Elkargunea SAn, jendaurrean jarriko dira 2020ko IV. Ingurumen Esparru Programa aplikatzearen ondorioz lortu diren emaitzak (programa hori Eusko Jaurlaritzak ingurumen plangintzarako duen tresna nagusia da). Era berean, mahai tematiko batzuetan, honako “gako proiektu” hauetan egin den aurrerapena azalduko da: Ingurumen aldetik eredugarria den administrazioa; Lurralde osasuntsua; Ingurumen fiskalitatea; Ekonomia zirkularra; Elikadura zirkularra; eta Azpiegitura berdeak. IHOBE SA Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoak interesa erakutsi du UPV/EHUko ikasleek aktiboki parte har dezaten topaketa horretako mahai tematikoen dinamizatzaile gisa.

Hemen eskura daiteke topaketaren programa: http://www.ihobe.eus/jarduerak/ingurumena-euskadin-2018

Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak apustu egiten du ikasleek kalitatezko prestakuntza jaso dezaten, eta ikasleok unibertsitatetik igarotzean bizi esperientzia aberasgarria lor dezaten eta behar bezala erantzun ahal diezaieten Garapen Iraunkorrerako 2030eko Agendak planteaturiko tokiko erronkei eta erronka globalei. Horretan oinarrituta, laguntzak ematen dizkie “Ingurumena Euskadin 2018” topaketako 6 mahai tematikoak dinamizatzen arituko diren UPV/EHUko ikasleei, gehienez ere bosti, lekualdatze gastuak eta dietak finantzatzeko. Gastuak parte hartzaile bakoitzeko 40 eurora artekoak izan daitezke (BEZa barne).

Harremanetan jar zaitezkete iraunkortasuna@ehu.eus –ekin zalantzak argitzeko.

Deialdiaren oinarriak eta I Eranskina (eskaera)