u4impact

Irudia

UPV/EHUren Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak, Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritzaren bitartez, eta U4Impact plataformak hitzarmen bat sinatu dute, eta horri esker ikasleek 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) eremuan benetako eragina izango duten gradu amaierako lanak (GrAL) eta master amaierako lanak (MAL) egin ahalko dituzte, iraunkortasunarekin konprometitutako enpresa, fundazio eta ekintzaileekin benetako erronka bat landuz.

U4Impact ekimen bat da, erakundeek (sektore publikoa, sektore pribatua, hirugarren sektorea eta GGKEak) sustatutako beharrizan edo erronka errealei buruz beren GRALa edo MALa egin nahi duten unibertsitateko ikasleak GIHekin lotutako gizarte edo ingurumen inpaktuko proiektuekin harremanetan jartzera bideratuta.

U4impact-ek erakunde horien proposamenak biltzen ditu eta ikasleei ematen die aukera proposatutako erronketan laguntzeko.  Ondoren, erakundearen eta ikasle interesdunaren arteko harremana ahalbidetzen da, proposamena garatzeko aukera planteatzeko.

2021/2022 ikasturte honetarako erabilgarri dauden proposamenen zerrenda bere webgunean dago, eta horietako edozein garatzeko aplika dezakezue hortxe bertan.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 7ra arte dago zabalik.

 

NOLA ERABILI

1.- Erregistratu hemen eta aplikatu nahi adina proposamen: u4impact.org/estudiantes . Zurekin jarriko gara harremanetan, 10 eguneko epean gehienez, zure hautagaitza ebaluatzeko.

2.- Egin elkarrizketa erakundearekin.

3.- Aurkitu tutore akademiko bat GrAL/MALrako UPV/EHUko zure ikastegian.

4.- Sinatu akordioa erakundearekin eta U4Impact-ekin.

5.- Garatu proiektua eta izan zaitez ImpactMakers komunitateko kidea.

6.- Aurkeztu zure proiektua DemoDay-n eta jaso zure ziurtagiria.

 

Edozein zalantza helbide honetan kontsulta dezakezue: iraunkortasuna.gizartea@ehu.eus