Eduki publikatzailea

Elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkak XXI. menderako

Nazioarteko hizketaldia

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/09

Irudia

Mundua nork, nola eta zer-nolako inplikazio sozial, ekonomiko eta ekologikorekin elikatuko duen izango da eztabaidagaia.

ICASek (Initiatives in Critical Agrarian Studies) antolaturiko hizketaldia, EHNE Bizkaia Nekazal Sindikatuaren laguntzarekin (La Vía Campesinako kide den euskal erakundea) eta hazten ari den nekazaritza iraunkorraren eta elikadura burujabetzaren aldeko Etxalde mugimenduaren parte hartzearekin.

Hizketaldi hau La Vía Campesina'k 2017. urtean Euskal Herrian (Derion, Bizkaian) uztailean zehar ospatuko duen Nazioarteko VII.Konferentziarantzako agendaren marko horren pean gertatuko da.

Datozen hamarkadetako elikaduraren etorkizuna aztergai, hainbat gai nagusi hartu dira kontuan etorkizuneranzko begirada itxuratzeko errealitateak eta erronkak zein izango diren sakontzeko. Elikadura oso gai konplexua da, eta gure bizitzako hainbat alderdi hartzen ditu.

Hizketaldi honek konplexutasun horren gainean eztabaidatzeko gunea izan nahi du, eztabaida aberasteko, sektoreko hainbat ikuspegi batuta (nekazariak, arrantzaleak, erakunde publikoak, ikerketa, etab.). Mundua nola elikatu, erronka hori eztabaida historikoa da, baina topaketa honek badu berrikuntzarik: posible den ala ez den eztabaidatzea baino harago joateko asmoa du.

Zehatz-mehatz aztertu nahi da gaur egun nola egiten ari garen; zer jardunbide dauden abian eta zer ondorio eragiten dituzten; nola ari den egia bihurtzen elikadura-burujabetzaren ikuspegia; elikadura-sistemaren inguruko aktibismoarekin eta ikerkuntzarekin, elkarren esperientzietatik zer ikas dezakegun etorkizunerako bidea definitzeko.

Hizketaldian oinarrizko gaiekin bat datozen gai hauek jorratuko dira:

1. Kapitalismoa, klasea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
2. Klima aldaketa eta konbergentziak
3. Garapen-ereduak kapitalen, ondasunen eta jendearen fluxuen testuinguruan
4. Ekoizpen-bideetarako irisgarritasuna eta haien kontrola
5. Kontsumoa, osasuna, nutrizioa eta elikadura eskubidea
6. Elikadura-burujabetzarako mugimenduak

  • Ponentzien aurkezpenerako Deaildia eta Programaren zirriborroa
  • •Izen-emateko fitxa 
  • Informazio gehiago nahi izanez gero: www.elikadura21.eus
  • Galderak eta zalantzak: elikadura21@gmail.com