Izena emango al duzu lurra salbatzeko Escape room-ean?
Lehenengo argitaratze data: 2019/02/25
Izena emango al duzu lurra salbatzeko Escape room-ean? Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egongo da 7 egunez, ingurumenaz dakizuen guztia erakusteko eta mundua salbatzeko behar dituzuen gakoak lortzeko. Lurra salbatzen lagun dezakezu!
- Datak: martxoaren 29tik apirilaren 4ra
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00 // larunbat eta igandean: 11:00-15:00 / 17:00-20:00
- Taldeak: 2-4 pertsona
- Adinak: 14 eta 30 urte bitartekoak
- Iraupena: 40 minutu
- Doakoa
Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzua