Elikagaiak alferrik ez galtzeko jardunaldia Donostian irailak 28 eta 29an

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/26

Impact Hub Donostia, gizarte eraldaketako guneak Proiektuen Azoka ekintza jarri du martxan janaria alferrik ez galtzeko. Gipuzkoan 123.000 tona elikagaiak alferrik galtzen dira urtero.

2018ko irailaren 28 eta 29rako antolaturiko jardunaldian arazoa eta bere egitura azalduko da, ondoren elikagaiak alferrik galtzeko arazoaren inguruko konponbide errealistak asmatzeko. Ideia hoberenak hurrengo hiru hilabeteetan landu eta errealitate bihurtzeko aukera izango dute.

Jardunaldia:

  • Noiz: irailak 28 (18:00etatik 20:00etara)
              irailak 29 (9:00etatik 17:00etara)
  • Non:  Tabakaleraren 3. Solairuan, Impact Hub gunea, Donostia.
  • Izen ematea