Hozkailu solidarioa unibertsitatera heldu da

UPV/EHU, Leioako Ostalaritza Eskola eta Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea elkarlanean ari dira soberan geratzen diren jakiak aprobetxatzeko

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/19

Leioako Ostalaritza Eskolak soberan geratzen diren jakiak jarriko ditu hozkailuan.

Hozkailu solidarioa, lehen aldiz, UPV/EHUko Leioako campusera iritsi da; hain zuen, Leioako Ostalaritza Eskolakora atondora. Proiektuan elkarrekin ari dira lanean UPV/EHU, Leioako Ostalaritza Eskola eta Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea. Hozkailu solidario hori Maite Zelaiak, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordeak; Carmelo Garitaonandiak, Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Ibon Andrakak, Leioako Ostalaritza Eskolako zuzendariak; eta Alvaro Saizek, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko koordinatzaileak inauguratu dute.

Hozkailu solidarioa, lehen aldiz, UPV/EHUko Leioako campusera iritsi da; hain zuen, Leioako Ostalaritza Eskolakora atonora. Proiektuan elkarrekin ari dira lanean UPV/EHU, Leioako Ostalaritza Eskola eta Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea. Hozkailu solidario hori Maite Zelaiak, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordeak; Carmelo Garitaonandiak, Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Ibon Andrakak, Leioako Ostalaritza Eskolako zuzendariak; eta Alvaro Saizek, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko koordinatzaileak inauguratu dute.

Iniziatiba horrek soberan geratzen diren jakiak aprobetxatzea du helburu, bai eta soberazko janaria produktu solidarioa, baliagarria eta autogestionatuta bihurtzea ere. Kalean dauden beste hozkailu solidarioek ez bezala, Eskola bera izango da elikagai ontziratuak eta iraungipen-datadunak utziko dituena 15:00etatik aurrera, jantokia itxi ondoren. Ostalaritza Eskolak lehenengo eta bigarren platera, gehi postrea, jarriko ditu. Nola Ostalaritza Eskolako hallera hurbiltzen diren pertsonek hala UPV/EHUko komunitateko lagunek hartu ahal izango dituzte jakiak. Hozkailua 8:00etatik 20:00etara irekiko da. Bestalde, Hazia enpresak idatzi ditu hozkailua ondo erabiltzeko arauak, zeinak hozkailu berean dauden, baita www.neverasolidaria.org webgunean ere.

Unibertsitate-campus batean hozkailu solidario bat martxan jarri den lehen aldia da. Orain arte, ekimen hori Galdakaon, herri aitzindarian, Quero-n (Toledo) eta Vitoria-Gasteizen egin da. Hurrengo hozkailuak Valentziako Unibertsitateko Galileo Galilei ikastetxe nagusian eta Gironan jartzea aurreikusten da. Leioako hozkailu solidarioaren inaugurazioa hauek ere parte hartu dute: Leire Erauzkin eta José Otaduy, Leioako Ostalaritza Eskolako Agenda 21-ren koordinatzaileak, eta Maite Moya Hazia enpresaren arduraduna.