Eduki publikatzailea

EGITEN ARI GARA erakusketa. Artea eta Trantsizio energetikoa erakusketa.

2021ko Otsailaren 8tik 19ra. Bizkaia Aretoa / Axular gela

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/22

Irudia

Artekomek antolatutako Egiten ari gara/Lo estamos haciendo erakusketan, transizio ekologikoari buruzko ikuspegi ezberdinak arakatzen dira, eta horretarako egungo kontsumo gizarteak bereak dituen eredu poilitiko eta ekonomikoen aurrean jarrera kritikoa erakusten du. Erronka horri era ekologikoan erantzun asmoz bertan parte hartzen duten 16 artistek, hitz eman dute era arduratsu eta mugatuan gauzatuko dituztela euren lanak.

Erakusketa honen bidez nahi dena da hainbat burutazio eskeini gure eguneroko ohituretan eta portaeretan eman beharreko aldaketei buruz, uste bait dugu arteak balio duela sentsibilizazioa eta komunikazioa sustatzeko. Bestalde, jakin ba dakigunez arteak mugarik gabeko bide eta moduak jorratzen dituela esan nahi dituenak esateko, ez dugu mugatuko gure ahalegina narraziozko baliabidetara, ez eta alegorikoetara edo metaforikoetara; gehiago ahalegindu gara lotzen arte egikerak eguneroko koherentzizko jarrerekin.

“ARTEKOM, Transizio energetikorako Arte eta Kominikazioa”,  jatorri anitzezko disziplinaz osatutako ikerketa talde bat da EHU-UPVko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzako  Campus Bizia Labaren (CBL) 2020/2021 Egitarau barnean.

Erakusketan parte hartzen dutenak: Isabel Álvarez, Ainhoa Arzallus, Mikel Arce, Iratxe Díaz, Mikel Garate, Raquel Gutiérrez, Josemaría Herrera,  Susana Jodra, José Ángel Lasa, Nerea Legarreta, Lucía Loren,  Carmen Marín, Cristina Miranda, Josu Rekalde eta Colectivo Viridian.