Eduki publikatzailea

Online prestakuntza ikastaroen eskaintza. Iraunkortasuneko zuzendaritza. 2. lauhilekoa: 2020/2021

Lehenengo argitaratze data: 2021/01/21

UPV/EHUko Iraunkortasuneko Zuzendaritzak online prestakuntza osagarrirako doako ikastaroen eskaintza berria egin du jasangarritasunaren eta garapenerako unibertsitate lankidetzaren arloan. Ikastaro horiek 2021eko otsailetik martxora bitartean emango dira. Ikastaro bakoitzaren web orri hauetan daude eskuragarri ikastaroak zein kolektibori zuzenduta dauden, ikastaroen iraupena eta datak, izena emateko epeak eta formularioak eta irakaskuntza plana.

Garapen iraunkorrerako 2030 Agenda txertatzea GRALetan (4. edizioa)

Finantza etikoak (2. edizioa)

Garapenerako Unibertsitate Lankidetza (6. edizioa)

Bat egin nahi duzu iraunkortasunaren erronkarekin? (6. edizioa)

Jardunbide Egokiak Laborategian (II): Hondakin Arriskutsuen Kudeaketa (6. edizioa)

Ikastaro bakoitza gainditzen duten graduko ikasleek hautazko ECTS kredituak baliozkotzeko eskatu ahal izango dute. Informazio gehiago behar izanez gero, Iraunkortasuneko zuzendariarengana jo:

Helbide elektronikoa: iraunkortasuna@ehu.eus

Telefonoak: 946013083 – 946012221 – 946017933 – 943018164.