Eduki publikatzailea

EHUko unibertsitate-komunitatearen mugikortasunari buruzko inkesta

Beste modu batera joan nahi zenuke campusera eta mugikortasunari lotutako zure karbono-aztarna murriztu?

EHUko Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzatik inkesta labur honetan (5’) parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Inkesta hau unibertsitate-komunitatearen ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan batean kokatzen da. Azterlan honen helburua bikoitza da: batetik, unibertsitate-komunitatearen mugikortasunari lotutako karbono-aztarna zehaztea, eta, bestetik, EHUn mugikortasuna hobetzeko aukerak identifikatzea.

Inkesta zabalik egongo da 2024ko otsailaren 29ra arte.

Anima zaitez eta parte hartu!