Eduki publikatzailea

UPV/EHUk Eusko Jaurlaritzaren gida praktikoaren elaborazioan parte hartzen du 2030 Agenda eta GIHei egindako ekarpenak ezartzeko prozesuan laguntzeko

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/09

Gidaren azala

Gida honek EHUagenda2030a jardunbide egokien adibide bezala azpimarratzen du 2030 Agenda erakundearen ardatz nagusi gisa txertatzeko.

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Euskadi 2030 Gunea lantaldeko 17 eragileetako bat izan da, “Nola ezarri 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuei lagundu” gida praktikoaren prestakuntzan, mota guztietako erakundeei zuzenduta.

Ekimen honek taldeko entitateek sustatutako jardunbide egokiak identifikatu ditu, eta Gidan sartu dira adibide konkretu moduan; baita erakunde desberdinen arteko proiektu potentzial amankomunak ere, aliantzak eta partekatutako proiektu jakinak bultzatzeko xedearekin. Zehazki, UPV/EHUk 2030 Agenda erakundearen ardatz nagusi gisa txertatzeko egindako lana aitortzen du eta EHUagenda 2030 garapen iraunkorrari ekin eta UPV/EHUren garapen iraunkorraren indikatzaile-panela biltzen ditu “Erakundearen estrategia 2030 Agendaren egituran oinarrituta prestatzea” urratsaren jardunbide egoki bezala.