Seminario 2014

Iraunkortasunerako hezkuntza (2014)

Irudia

Bat egiten dugu Nazio Batuen gogoetarekin dioenean arautegi politikoak eta ekimen ekonomikoak ez direla nahiko garapen jasangarria erdiesteko. Ezinbestekoa da jendearen pentsamoldeak eta jarduteko erak errotik aldatzea. Aspaldian aitortu zuen jada nazioarteko komunitateak ezen funtsezkoa zela hezkuntza, eraldaketa hori lortuko bada.

Garapen Jasangarrirako Hezkuntza (GJH) tresna bat da ikasleek etorkizun jasangarria osatzeko behar diren jakintzak, gaitasunak eta jarrerak eskura ditzaten. GJH gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da oso irakaskuntza eta ikaskuntzan garapen jasangarriaren oinarrizko gaiak sartzea, aldaketa klimatikoa eta pobreziaren murriztea kasu.

GJHrako ezinbestekoak dira metodo pedagogiko parte hartzaileak, ikasleek autonomia izango badute garapen jasangarriaren alde jarduteko.

Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordetzan, UPV/EHUren gainontzeko errektoreordetza eta egiturekin koordinatuta, lan egiten dugu ildo honetan joango diren proposamenak eraikitzen, unibertsitateko kide guztien iritzi eta parte hartzeaz.

Hortaz, uztailaren 4an Bizkaia Aretoan egindako mintegia ahalegin horren lekuko dugu, jasangarritasuna graduko gure ikasleen curriculumean osagai bilakatzeko estrategia abian jartzeko eginkizunean aurrera egiteko.

Egitaraua