VOLUNTARIADO-Cambio-climático

Aldaketa klimatikoari aurre egiteko sentsibilizazioa eta ekintza

Ilunabarra

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarrikoko atala) ikasle boluntario batzuk hainbat jarduera antolatu dituzte unibertsitateko kideak aldaketa klimatikoaren ondorio larriez sentsibilizatu eta kontzientziatzeko, bai eta aldaketa geldiarazteko ekintzak abian jartzea sustatzeko ere

Argazki erakusketa: aldaketa klimatikoaren ondorioak

Martxoaren 15ean, eta bat eginez Europako ikasleen "Fridays For Future" mugimenduaren deialdiarekin, argazki eta mezu erakusketa bat antolatu da Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen egoitzan, aldaketa klimatikoak gure osasunean eta gure planetaren osasunean duen eraginari buruzkoa: lehorteak, uraren maila igotzea, espezieak desagertzea, jarduera ekonomikoak desagertzea eta abar. Erakusketaren helburua da gure ikastegiko ikasleak eta langileak kontzientziatzea, jakin dezagun zer-nolako eragina duten gure ekintzek zein gobernuen eta enpresen ekintzek mundu mailan.

Solasaldia - Eztabaida

Informazioa hurrengo asteetan.