Acogida-integracion-personas-refugiadas-en-Alemania

Alemanian errefuxiaturiko pertsonen harrera eta integrazioa

Letren Fakultateko zazpi ikaslek parte hartu dute borondatezko jarduera autogestionatu horretan

Gaia

Irudia

UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleek Leipzigerako (Alemania) bidaia bat antolatu dute, Alemanian errefuxiaturiko pertsonak zein testuinguru politiko, sozial eta kulturaletan hartzen eta integratzen diren jakiteko asmoz.
 

 

Helburua

Ikasleak ezagutzen eta esperientzien trukearen bitartez trebatuko dituen kultura arteko esperientzia bat gauzatzea. Leipzig hiria aukeratu da horretarako, Saxoniako hiririk garrantzitsuena delako, Dresdenekin batera; izan ere, Saxonia estatuan 10. 000 errefuxiatu baino gehiago hartu ziren 2016ko urtarriletik uztailera bitartean (Asylinfo Sachsen).
 

Parte hartzea

Letren Fakultateko zazpi ikaslek antolatu dute borondatezko ekintza autogestionatu hau. Ikasleok unibertsitateko irakasleekin bildu dira, eta errefuxiatuen harrerarekin eta integrazioarekin konprometitutako gizarte eta ikasle iniziatibak bisitatu dituzte.

Jardueren programan Leipzigerako bidaia eta bisitak sartzen dira: laguntza soziokulturala emateko eta errefuxiatuei laguntzeko zentroak, Leipzigeko Migrazio eta Integrazio unitatea eta integrazio eskolak, besteak beste. Horrez gain, elkarrizketak egingo dira Leipzigeko Unibertsitateko irakasleekin, eta integrazioaren alorrean zer proiektu lantzen ari diren ikusiko da.
Bidaien emaitza gisa, ikasleek erakusketa bat eta ikus-entzunezko erreportaje bat egin asmo dute beste unibertsitate batzuetan erakusteko.

Argazki galeria: UPV/EHUko ikasleak, errefuxiatuei laguntzeko zentroetara bisitan, eta Leipzigeko Unibertsitateko irakasleekin eginiko topaketak.

 

Visita a Leipzig

Galeria fotográfica