ozeano-belaunaldia-surfrider-2025

OZEANO Belaunaldia: EKIN!

Itsasoa babesten parte hartzen duen komunitate bateko kide izan nahi duzu?

Ekintza - Zabor-bilketa
Data: maiatzak 10
Ordua: 10:00
Lekua: Ondarretako hondartza (Donostia)

Surfrider-etik eta UPV/EHUtik itsas zaborren bilketa bat egitera gonbidatzen zaitugu, maiatzaren 10ean Donostiako Ondarreta hondartzan egingo duguna.

Surfrider GKEak hiru arlo espezifiko lantzen ditu, eta horietan erakundeak esperientzia handia lortu du azken 30 urteetan: itsasoko zaborrak, uraren kalitatea, kostaldeko garapena eta klima-aldaketa.

Surfrider Europe 1990ean sortu zuen bere ingurunea babestu nahi zuen surflari talde batek. Surfrider Europe-k bere DNAn herritarrak mobilizatzen ditu ozeanoa eta itsasertza babestearen alde. Surfrider Espainiak Surfrider Europe-ren misioa estatu mailara eraman du.

Denok lagun dezakegu ohiturak eta jardunbide egokiak aldatzen. Izan ere, gutako bakoitzaren batasunari esker, ekintza kolektiboa posible da: herritarrak, administrazioak, sektore pribatua, ikasle-komunitatea, unibertsitateak, kirolariak, etab. Guztion inplikazioak bakarrik ahalbidetuko du aurrean ditugun ingurumen-erronkak gainditzea.

Zer egingo dugu?

  • Itsas zabor-bilketa Donostiako Ondarreta hondartzan (Getxo) burutuko da, maiatzaren 10ean (larunbata). Surfrider-ek material guztiak ekarriko ditu. Ez ahaztu kantinplora batean ura eta arropa erosoa eramatea.

Zer arrazoi daude parte hartzeko?

  • Ingurumena babesteko: ekintza praktikoa natura osoan, lagunekin edo ezagun berriekin tarte batez gozatzen duzun bitartean.
  • Mezua zabaltzeko: Parte hartzeak jendea itsasoko zaborraren arazoaz sentsibilizatzen laguntzen du.
  • Irtenbidearen parte izateko: legeetan eragiteko eta hondakinak jatorrian murrizteko aukera ematen dio Surfriderri, boluntarioen parte-hartzeari eta hondakinei buruz bildutako informazioari esker.
  • Herritarren zientziari eta itsas hondakinei buruzko datuak hartzearen garrantziari buruz ikastea.

Nola eman izena?

Deitu edo bidali WhatsApp bat 656182797 zenbakira.