Zeintzuk dira boluntariotza autogestionatuaren jarduera bat martxan jartzeko egin beharreko tramiteak?

UPV/EHUk hautazko kredituen bidez sostengatu eta onartzen ditu elkartasun eta lankidetza jarduera "autogestionatuak"; hau da, ikasleek berek bultzatutako jarduerak

Zer ezaugarri bete behar dituzte boluntariotza autogestionatuaren jarduerek?

Boluntariotza autogestionatuaren jarduerak honakoetan egin daitezke:

  • Unibertsitate eremuan, eta jendeari, oro har, zuzendutako jarduera irekiak izango dira.
  • Gizarte entitate batean, eta erakunde horretako kideei zuzenduko zaizkie

Jarduerok, bi kasuotan, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • UPV/EHUko graduren batean matrikulatutako 3 eta 7 bitarteko ikaslez osatutako talde batek bultzatuta izan behar dira jarduerok
  • Jarduerok ezaugarri solidarioa izan behar dute, hau da, behar sozialen bati edo talde espezifikoren bati erantzun behar diote.
  • Behar bezala planifikatuta egon behar dute.
  • Ikasleak jardueroi, gutxienez, 30 ordu eskaini behar dizkie, ondoko lanetan emandako denbora guztiak batuta: 
    • ‘Jarduera proiektua' planifikatzen eta prestatzen.
    • Aurreikusitako jarduera edo jarduerak gauzatzen.
    • ‘Jardueraren amaierako txostena' ebaluatzen eta prestatzen.

Aholkurik edo informazio osagarririk behar baduzue proposamena egiteko, idatzi iraunkortasuna@ehu.eus.

Zer tramite egin behar dut boluntariotza autogestionatuaren jarduerak proposatzeko?

  • ‘Jarduera Proiektu' bat bidali behar da UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzara, onlineko eskabide ereduaren arabera, I. ERANSKINarekin batera (doc, 73 Kb), jarduera egin baino hilabete bat lehenago.

    Jarduera diseinatu edota jarduera gauzatzeak gasturik badu, adieraz ezazue I. eranskineko ‘Jarduerarekin lotutako bestelako ohar garrantzitsuak' atalean, jakiteko ea finantzatu dezakegun.

Zer tramite egin behar dut boluntariotza autogestionatuaren jarduera egin ondoren?

  • ‘Jardueraren amaierako txosten' bat (II. ERANSKINA (doc, 73 Kb) bidali behar da UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzara, editatu edo erabilitako materialekin batera, jarduera egin eta hilabeteko epean gehienez ere.

Zer tramite egin behar dut hautazko kredituen aitorpena lortzeko?

  • ESKATU KREDITUEN AITORPENA UPV/EHUko IRAUNKORTASUNAREN ARLOKO ZUZENDARITZARI
    • Boluntariotza autogestionatuaren jarduera ganoraz eta konpromisoz egin eta gero, eskatu elkartasun eta lankidetza jarduerak egiteagatiko kredituen aitorpenaren ziurtagiria.
      Jarduera egindakoan, baldin eta dokumentu guztiak badaude, hilabeteko epean ‘Jardueraren amaierako txostena' bidali ondoren, zure helbide elektronikoan jasoko duzu Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak egindako kredituak aitortzeko ziurtagiri digitala.
  • AURKEZTU HAUTAZKO KREDITUEN AITORPENAREN ZIURTAGIRIA ZURE IKASTEGIKO IDAZKARITZAN
    • UPV/EHUk 2012ko maiatzean onartu zuen ‘Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitu eta Onartzeko Arautegia'. 11. artikuluan dio UPV/EHUn matrikulatutako ikasleek elkartasun eta lankidetza jardueretan aritzeagatik kredituak aitortzea eskatu ahal izango dutela, eta gehienez ere ikasketa planeko 6 kreditu lortu ahal izango dituztela, ikasturte bakoitzean gehienez ere 3, eta jardun horretan emandako 30 orduko kreditu bat aitortuko zaiela.