Botilak EKO-Logikak

Botilak EKO-Logikak

Irudia

Proiektua

Gipuzkoako Campuseko 3 ikasle boluntarioek, Jauzi Handia programatik datozenek, proiektu bat proposatu dute, unibertsitate-komunitatean botila berrerabilgarriak erabiltzearen onurak sustatzeko eta ikusarazteko.

Helburua

Erabilera bakarreko botilen erabilpena murriztea edo ezabatzea, horien ordez botila berrerabilgarriak jarriz.

Jarduera

Pasa den 2020ko Mugikortasunaren Europako Astean, baliabideen kontsumoak eta mugikortasunak gure planetan duten eraginari buruzko informazio-stand bat jarri zen.

Informazio-standean tribial txiki bat egin ahal zen, eta bertan ekologiari, ingurumen-kudeaketari, mugikortasunari eta osasunari buruzko ezagutza erakusteaz gain, botila berrerabilgarri bat eskuratu ahal zen.

 

Botellas ECOLogicas - galeria de imagenes

2020/09/22