Jornadas CADEP-CRUE

Ingurumen Kalitaterako Garapen Iraunkorrerako eta Arriskuen Prebentziorako CRUEren Batzorde Sektorialaren (CADEP) Jardunaldiak

Irudia

Errektorearen ongietorria CADEP CRUE Jardunaldietara

Irudia

UPV/EHUko errektore gisa, ongietorria ematen diet Ingurumen Kalitaterako, Garapen Iraunkorrerako eta Arriskuen Prebentziorako CRUEren Batzorde Sektorialaren Jardunaldietan parte hartuko duten unibertsitate guztiei. Jardunaldiak urriaren 30ean eta 31n egingo dira, gure unibertsitatean.

Nire zorionik zintzoena, halaber, CADEPeko kideei, sareko lankidetza sustatzeko eta iraunkortasuna eta laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko egiten diren lanarengatik.

Nire zorionik zintzoena, halaber, CADEPeko kideei, sareko lankidetza sustatzeko eta iraunkortasuna eta laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko egiten diren lanarengatik.

Jardunaldietan aztertuko den gaietako bat Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzari buruzko Unescoren Mundu Konferentzia izango da (Nagoya, Japonia). Konferentzia horretan, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren estrategiak finkatuko dira, Nazio Batuek gai honi eskaini dioten hamarkada amaitu den honetan.

Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzak beharrezkoak diren gaitasunak, jarrerak eta ezagutzak ematen dizkie ikasleei, XXI. mendean gizarte, ingurumen eta ekonomiaren arloetan dauden arazoei aurre egin eta etorkizun iraunkorragoa eraikitzeko gai izan daitezen.

Hori dela eta, jardunaldi hauen testuinguru paregabeaz baliatuta eta ikaskuntza oinarri hartuta, etorkizun iraunkor bat eraikitzen lagunduko diguten esperientziak partekatzera eta erronka berriak proposatzera animatzen zaituztet.

Iñaki Goirizelaia
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

Programa CADEP-CRUE

Jornadas CADEP-CRUE. Alojamiento

Jornadas CADEP-CRUE.Localización. Barnner

Jornadas CADEP-CRUE.Contacto. Barnner

Jornadas CADEP-CRUE.Enlaces.barnner