Campus Bizia Lab proiektuen bilatzailea

Bilboko Hezkuntza Fakultatea: Gizarte-espazioaren erabilera

Garapen Iraunkorraren 4. Helburua

Hezkuntzak dimentsio espaziala du, espazioak hezkuntza-esparruetan duen garrantziagatik. Gizarte-konstruktibismoaren ikuspegitik, ulertzen da ikaskuntza gizarte-elkarrekintzaren bidez sustatzen dela. Ikasleek objektuak manipulatuz eta inguruan dutena behatuz ikasten dute, beren ikaskuntzaren eragile aktibo bihurtuz. Ikuspegi horretatik, gizarte-espazioa ikaskuntza esanguratsua gertatzeko bitarteko bihurtzen da.

Proiektu honen helburua garatutako jardueren balorazioa egitea da, abiapuntuko egoera jasoz; Bilboko Hezkuntza Fakultatea osatzen duen gizarte-espazioaren balizko erabilerei buruz hausnartzea; eta, horrekin guztiarekin, etorkizunean Fakultatearen testuinguruan egin daitezkeen ekintzen eta ezarpenen ibilbidea garatzea.

  • Koordinatzailea: Miriam Peña Zabala
  • Harremanetarako helbidea: miriam.pena@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Bilboko Hezkuntza Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: III (2019/20), IV (2020/21)

Kategoria nabigatzailea