CAMPUS RURAL 2025 - Erakundeak eta enpresak

Campus Rural 2026

Erakundeak eta enpresak: Parte hartzeko baldintzak

5.000 biztanletik beherako udalerrietan kokatuta dauden (edo EAEn Arreta Bereziko Eremu bezala kontsideratzen direnetan) eta EHUko edozein titulazio ofizialetako ikasleak praktiketan hartu nahi dituzten erakunde eta enpresei zuzenduta dago programa.

Proposamenak aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 18tik martxoaren 18ra arte.

Erakunde batek eskaintza bat baino gehiago aurkez dezake (formularioa bidali beharreko eskaintza adina aldiz betez), eskaintza bakoitzean eskatzen diren profilak adierazita.

  • Eskaintzak bidaltzea

  • Parte hartzen duten erakundeen Konpromisoa

    • Tutoreek praktiken jarraipen eta ebaluazio eraginkorra egingo dute, eta sortutako gorabeheren berri emango diote unibertsitateari.

    • Erakundeei ez zaie konpentsaziorik edo eskakizun ekonomikorik egiten praktikak eskaintzeagatik.

    • Erakundeek ziurtatuko dute desgaitasunen bat duten ikasleek aukera-berdintasuneko, diskriminaziorik gabeko eta irisgarritasun unibertsaleko baldintzetan egingo dituztela beren praktikak.

    • Unibertsitateak praktika bakoitzari esleituko dion ikaslea hautatzerakoan, lehentasuna emango die praktikaldian ikasleentzako bizileku- edo egoitza-irtenbide bat duten edo errazten duten praktikei.

    • Erronka Demografikoaren (hemen kontsulta daitekeena) edo Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren aurrean 130 Neurri Planari lotutako praktikei emango zaie lehentasuna.