CAMPUS RURAL 2026 - Ikasleak

Campus Rural 2026

Izena emateko formularioa (2026ko apirilaren 1etik maiatzaren 1era)

Ikasleak: Parte hartzeko baldintzak

  • EHUko ikasle gisa indarrean dagoen matrikula izatea praktika bukatu arte.

  • Ikaslearen titulua praktiken eskaintzan deskribatutakoen artean egon behar da edo afina izan behar da.

  • Praktikaldian praktika egiten den lekuan bizitzea, edo, hala badagokio, antzeko ezaugarriak dituen gertuko udalerri batean. Bizilekuaren/ostatuaren alokairu-/akordio-kontratua aurkeztu beharko da.

  • Praktika ohiko bizilekua ez den beste probintzia batean egingo da.

  • Titulazioa lortzeko kredituen %50a gaindituta izatea, edo master ofizial bateko edo berezko titulu bateko ikaslea izatea.

  • Ikasketen unibertsitate-zentroak (Eskola edo Fakultatea) curriculumetik kanpoko praktikak akademikoki onartzea eta laguntza-eskaera abalatzea.