CBL-2025-2026-Disfuntzio sexualak eta dispareunia EHUko ikasleetan

Disfuntzio sexualak eta dispareunia EHUko ikasleetan

Sexu-disfuntzioek, eta bereziki sexu-harremanekin lotutako minak (dispareuniak), eragin handia dute pertsonen ongizatean eta bizi-kalitatean. Hala ere, arazo horiek askotan isilean bizi dira.

Tradizioz, sexu-disfuntzioak adinarekin edo aldaketa hormonalekin lotu izan dira. Baina, ez ote dira arazo horiek gazteen artean ere existitzen?

Galdera horri erantzuteko, proiektu honen helburua UPV/EHUko ikasleen artean sexu-disfuntzioen eta dispareunian presentzia ezagutzea da, generoaren eta ikasketa motaren arabera dauden desberdintasunak aztertuz. Era berean, ikasleek gaiari buruz duten ezagutza-maila aztertu nahi du, etorkizunean sentsibilizazio-, hezkuntza- eta osasun-esku-hartze egokiak garatzen laguntzeko.

  • Koordinatzailea: Iratxe Duñabeitia Usategui
  • Kontakturako e-maila: iratxe.dunabeitia@ehu.eus
  • Parte hartzen duten ikastegiak: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • CBL programaren deialdia: IX (2025/26)