EHU-Aztarna2024 / Erakundeko ingurumen- eta gizarte-aztarnaren kalkulua, UPV/EHUn
Proiektu honek UPV/EHUn 2024. urteko erakundeko ingurumen- eta gizarte-aztarna kalkulatu nahi du Europako Batzordearen eta Life Cycle Initiative-ren (UNEP/SETAC) proposamen metodologikoei jarraituz. Kalkulu horri esker, UPV/EHUren ingurumen-portaera eta beste alderdi sozial batzuk ebaluatu ahal izango dira, bizi-zikloaren ikuspegitik.
Kalkulu hau EHU-Aztarna taldeak 2017tik Campus Bizia Lab deialdietan egindako lanaren eguneraketa izango da, 2016ko EHUko aztarnaren kalkulua. Hortaz, UPV/EHUren progresioa iraunkortasunerantz ebaluatzeko aukera emango digu, metodologia eguneratu eta hobetu batekin.
- Koordinatzailea: Gorka Bueno Mendieta
- Kontakturako e-maila: gorka.bueno@ehu.eus
- Parte hartzen duten ikastegiak:
- Bilboko Ingenieritza Eskola
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- CBL programaren deialdia: VII (2023/24), VIII (2024/25), IX (2025/26)
Ekoizpen zientifikoa
- De Blas, M., Bueno, G., Bueno, A., Ruiz, M.P., Txurruka, I., Miranda, J., de la Torre, E., Tamayo, U., Pérez, E., Zuazo, I., Erauskin Tolosa, A., Etxano, I., Barinaga-Rementeria, I., Garmendia, E. 2025. Ingurumen aztarna kalkulatzeko tresna, Erabilpen gida. Servicio editorial, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea.