EHUagenda-2030-ODS5

5 GIHaren erronkak eta indikatzaileak: Genero berdintasuna

Irudia

Aukeratutako erronkak

5.1 Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea eremu publiko eta pribatuetan, sexu‐salerosketa eta sexu‐ustiapena eta beste ustiapen mota batzuk barne.

5.4 Ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lana aitortzea eta baloratzea zerbitzu publiko, azpiegitura eta gizarte‐babeseko politiken bidez, eta etxean eta familian partekatutako erantzukizunasustatuz, herrialde bakoitzean dagokionaren arabera.

5.5 Emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, bizitza politikoko, ekonomikoko eta publikoko maila erabakitzaile guztietan.

5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.

 

Indikatzaileak

Indikatzailea 2017/18 2018/19 2019/20 2020/21 2021/22 2022/23
Genero indarkeriari buruzko UPV/EHUren protokoloaren aplikazioan izandako jardueren kopurua. 19 12 12 12 47 35
Emakumezko ikertzaile liderren ehunekoa, ikertaldeetan. %32,9 %37,1 %39,5 %41,7 %43,4 %42,8
Emakumeen ehunekoa, kargu akademikoetan. %47,4 %48,0 %49,8 %58,0 %50,6 %54,4
Emakume katedradun edo osoen ehunekoa, osoarekiko. %25,5 %25,4 %26,0 %26,5 %26,5 %28,0
Ikasketa feministak eta generokoak graduondokoan egresatutako pertsonen kopurua. 55 62 74 67 68 62