CBL-2021-2022-EHUgaz

EHUgaz

Irudia

Biogasa sortzeko UPV/EHUan sortzen diren hondakin organikoen potentzialaren azterketa

Proiektu honen helburu nagusia, UPV/EHUn sortzen diren hondakin organiko guztien azterketa bat egin (kantitateak, konposizioa, sorlekua) bere BIOGASA sortzeko potentziala aztertzeko.

Proposamen hau, proiektu zabalago baten abiapuntu bezala planteatuta dago. Energia sorkuntza berri baten ezarpena kontsideratzen hasi aurretik, lehenengo jakin beharra dago ea energia iturria egokia izango den eta hori potentzialaren neurketatik dator. Proiektu honek unibertsitatearen jasangarritasun helburuak betetzen lagun dezake atal nagusi bitan:

  • Proiektuaren datu bilketak gaur egun sortzen diren hondakin organikoen kuantifikazioa egiten. Badakigu bilketa hau oso konplikatua izan daitekeela, baina kasu batzuetan datu zehatzetara iristea ez badugu lortzen ere, gutxienez hobekuntza bat lortuko da.
  • Energia berriztagarri bat gehiago unibertsitateko mixera gehitzea, horrek dakarren onurarekin, bere karbono-aztarna murriztuz, besteak beste.

 

  • Koordinatzailea: Mirari Antxustegi Bengoetxea
  • Harremanetarako helbidea: mirari.antxustegi@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
  • CBL Programako edizioa: V (2021/22), VI (2022/23), VII (2023/24)

 

Ekoizpen zientifikoa