EHUkhi: UPV/EHUren potentzial fotovoltaikoa garatzeko plataforma

Potentzial fotovoltaikoa eta autosufizientzia elektrikoaren mapa (7, 9, 11 garapen Iraunkorrerako Helburuak)

UPV/EHUren campusetako eraikinetan txertatutako panel fotovoltaikoen bidez elektrizitate sorkuntza berriztagarriaren ahalmen fisiko, tekniko eta ekonomikoa ebaluatu nahi du EHUkhi proiektuak.  Zehazki, honako helbide hauek erdietsi nahi dira: 1) hautatutako ikastegien autosufizientzia elektrikoaren maila potentziala balioetsi, energiari eta ekonomiari dagokienez; 2) instalazio fotovoltaiko berrietan inbertsioa hainbat formularen bidez sustatu, elektrizitatearen fakturan sortutako aurrezpenagatik inbertsioa berreskuratzeko itxaropenez; eta 3) potentzial fotovoltaikoa eta autosufizientzia elektrikoa bistaratzeko plataforma interaktibo bat garatu.

 

Ekoizpen zientifikoa