CBL-2025-2026-EKO-AA

EKO-AA: Energia Kontsumoa Optimizatzea-Adimen Artifiziala

“Energia-kontsumoa optimizatzea eta energia berriztagarria aprobetxatzea AA bidez, unibertsitate-eraikinetan” proiektuak EHUko eraikinen energia‑kontsumoa optimizatu eta energia berriztagarrien aprobetxamendua handitu nahi du, adimen artifiziala eta datu errealak erabiliz. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko eraikina izango da esperientzia pilotua, bertan kontsumo elektrikoa eta instalazio fotovoltaikoaren ekoizpena etengabe monitorizatuko direlarik. Bildutako datuen gainean AA teknikak aplikatuko dira kontsumo‑eredu optimoak identifikatzeko eta sareko kontsumoa minimizatzeko. Horretarako, sentsoreak instalatuko dira eta datuen ikusgarritasuna eskaintzen duen aplikazio digital bat garatuko da.

Proiektuak ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzen du, diziplinarteko lankidetza indartuz. Era berean, energia‑kudeaketan eredu adimentsu eta prediktibo baterantz aurreratzen du. Lortutako eredua erreplikagarria izango da EHUko beste eraikin batzuetan, unibertsitatearen jasangarritasun‑estrategia sendotuz. Proiektuak energia‑kontzientziazioa, prestakuntza teknikoa eta jasangarritasunarekiko konpromisoa ere indartzen ditu unibertsitate‑komunitate osoan.

  • Koordinatzailea: Miren Bedialauneta Landaribar
  • Harremanetarako helbidea: miren.bedialauneta@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: 
  • CBL Programako edizioa: IX (2025/26)