III Curso de Economía Ecológica

Ekonomia Ekologikoko III Ikastaroa 2015: Materialen ekonomia zirkular baterantz

Ikastaroaren arduraduna

Irudia

David Hoyos (UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua III Saila)

Ikastaro hau Ekonomia Aplikatua III Sailak eta EKOPOL (Ekonomia Ekologikoa eta Ekologia Politikoa) ikertaldeak antolatu dute, eta Ekonomia Aplikatua I Sailak (UPV/EHU), Ikerbasque zentroak, BC3k eta UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren Errektoreordetzak parte hartzen dute.
 

Data, ordutegia eta lekua

  • Data: 2015eko urriaren 26tik 29ra
  • Lekua: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoa. Agirre lehendakariaren etor., 83. 48015 Bilbo
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara Iraupena: 16 ordu
     

Aurkezpena

Mundua laster batean ari da aldatzen, eta garai bateko errezetek ez dute balio gaurko arazoak konpontzeko. Albert Einsteinek zioenez, "arazoak ezin ditugu konpondu sortu genituenean bezala pentsatuz".

Gaur egungo sistema ekonomikoa ikuspegi sistemiko batetik aztertu behar da, eta batik bat prezioen eta merkatuen analisian oinarrituriko paradigma ekonomiko nagusia gainditu. Horrela baino ezingo dugu ulertu egungo krisi ekonomikoaren erroa krisi sistemikoa dela, joan diren krisienak ez bezala, eta jatorri fisikoa duela nagusiki: baliabide naturalen eskasia eta ingurumen gero eta hondatuagoa.

Ekonomia ekologikoa diziplina arteko ikerketa arloa da, eta gaur egungoak bezalako arazo korapilatsuei heltzen die, diziplina ezberdinen arteko harremanaren bidez. Horrela, ohiko analisi ekonomikoaren esparrua aberastu egiten da beste jakintza arlo batzuek emandako ezagutzarekin; besteak beste, biologiak, fisikak, kimikak, geologiak, soziologiak eta abarrek emandakoarekin.

Premiazkoa da naturarekin bat egingo duen ekonomia batera igarotzea, gaur egungo ingurumen arazo larriak ikusirik: erregai fosilen aroaren amaiera, materialen, lurraren eta uraren eskasia, klima aldaketa, bioaniztasunaren galera... Ez da utopikoa trantsizio hori posible dela pentsatzea, baizik eta egungo ekonomia sistemak orain arte bezala, hots, natura sistematik kanpo, funtzionatzen jarrai dezakeela uste izatea.

Egitaraua

10/26 (astelehena): Ekonomia ekologikoaren hastapenak

  • Diagnóstico del sistema socioeconómico actual (Unai Pascual, Ikerbasque, BC3 eta University of Cambdrige).
  • Principios e instrumentos de economía sostenible (Roberto Bermejo, UPV/EHU).

10/27 (asteartea): Ekonomia ekologikoaren oinarriak

  • Energía y desarrollo (Iñigo Capellán, UPV/EHU eta BC3).
  • Metabolismo social y deuda ecológica (Eneko Garmendia, Ikerbasque, BC3 eta University of Cambdrige; eta Leire Urkidi, UPV/EHU).

10/28 (asteazkena): Aplikazioak

  • Evaluación Multi-criterio Social: una aplicación en el manejo de áreas protegidas (Iker Etxano, UPV/EHU).
  • Transición energética en la CAPV (Ortzi Akizu, UPV/EHU eta Izaro Basurko, UPV/EHU)

10/29 (osteguna): Eztabaida

  • Fundamentos para una gestión y tratamiento sostenible de los residuos sólidos urbanos en la CAPV (Gorka Bueno, UPV/EHU).
  • Mahai ingurua: Roberto Bermejo (UPV/EHU), Peio Lozano (UPV/EHU

Kreditu aitorpena:1 kreditu

Kredituak aitortzeko sistema partziala izango da; hau da, jardunaldietara joan besterik egiten ez duten ikasleei 0,5 kreditu aitortuko zaie, eta jardunaldietara joateaz gain idatzizko txosten bat aurkezten dutenei (16 ordu), berriz, 1 kreditu emango zaie.

Ikasleak bertaratu diren kontrolatzeko, bertaratze orri bat sinatuko da jardunaldietako egun bakoitzaren hasieran eta amaieran.

Harremanetarako

David Hoyos. david.hoyos@ehu.eus

 

Ikastaroa on-line: