ELIKADURA-JASANGARRIARI buruzko ikastaroa

Jaten duguna gara, eta dieta jasangarri bat mantentzeak ingurumenarekiko dugun konpromisoa indartzen du. Ia denok saiatzen gara modu osasuntsu eta orekatuan jaten, baina ba al dakigu gure dietak nola eragiten dion ongizate sozialari eta planetaren osasunari?

Hartzaileak: Bizi garen ingurumenerako, ekonomiarako eta errealitate soziokulturalerako elikadura osasungarriagoa eta jasangarriagoa lortzeko gaitasunak eskuratu nahi dituzten UPV/EHUko ikasle, langile eta EHUalumni guztiei zuzenduta dago.

Ordu kopurua: 12,5 (5 presentzialak eta 7,5 ez-presentzialak)

Datak: Ikastaroa bi alditan egingo da: 2021eko irailaren 16an, 23an, 27an eta 29an eta urriaren 6an, 13:00etatik 14:00etara (1. taldea); eta 2021eko azaroaren 15etik abenduaren 8ra (2. taldea).

Izena eman
Epea: irailaren 14a

Graduko ikasleek hautazko kredituak aitortzeko eskaria egin dezakezue!