EmantzipAkzioa: beste mundu posible batzuetarako teoria eta praktika kritikoak

Online ikastaroa

Hasiera data: 2021eko otsailaren 15a, astelehena

“EmantzipAkzioa: beste mundu posible batzuetarako teoria eta praktika kritikoak” ikastaroa Hegoak 2019an eta 2020an gauzatutako “Garapenari buruzko Pentsamendu Kritikoak: teoriak, ikuspegiak eta esperientziak” proiektuaren barruan kokatzen da.

Ikastaro horren bidez, proiektu horren esparruan sortutako ikaskuntzak zabaldu nahi dira, garapenari dagokionez kritikoak diren hiru ikuspegiren inguruan: postgarapena eta beste aukera praktiko batzuk; bestelako feminismoak eta bizitzaren iraunkortasuna; iraunkortasun ekologikoa.

Gizarte eraldaketaren esparruan interesa duten UPV/EHUko eta beste unibertsitate batzuetako graduko eta graduondoko ikasleei zuzenduta dago ikastaroa, bai eta GGKE-etako eta/edo gizarte mugimenduetako kideei ere. Modu birtualean egingo da, UPV/EHUren egelaPI plataforman. Edukiak ikuspegi teoriko-praktikotik landuko dira, 4 modulu hauetan banatuta:

  • 1. modulua: Garapenari buruzko diskurtsoen azterketa kritikoa
  • 2. modulua: Postgarapena eta dekolonialitatea
  • 3. modulua: Bestelako feminismoak eta bizitzaren iraunkortasuna
  • 4. modulua: Iraunkortasun ekologikoa

Online ikastaroaren ezaugarrien laburpena:

  • Parte-hartzaile kopurua: 40 lagun (20 euskaraz eta 20 gaztelaniaz)
  • Online prestakuntzaren iraupena: 8 aste (2021/02/15etik 2021/04/11ra)
  • Dedikazioa guztira: 50 ordu (2 ECTS kreditu)
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Informazio gehiago