EmantzipAkzioa 2023

EmantzipAkzioa: beste mundu posible batzuetarako teoria eta praktika kritikoak

Izena emateko epea 2023ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik.

EmantzipAkzioa: beste mundu posible batzuetarako teoria eta praktika kritikoak on line prestakuntzaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago. Formakuntza, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak eskaintzen du, euskaraz zein gaztelaniaz (sakatu dagokion estekan izena emateko formulariora sartzeko).

Ikastaroak 10 asteko iraupena izango du (50 ikasketa-ordu inguru) eta 2023ko urtarrilaren 30etik, apirilaren 9ra bitartean burutuko da. Ikastaroaren edukiak 4 modulutan banatuko dira:

  • 1. modulua: Garapenari buruzko diskurtsoen azterketa kritikoa
  • 2. modulua: Postgarapena eta dekolonialitatea
  • 3. modulua: Bestelako feminismoak eta bizitzaren iraunkortasuna
  • 4. modulua: Iraunkortasun ekologikoa

Inskripzioa eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du, eta ez dakar inolako kosturik. Plazak mugatuak dira (25 pertsona) eta ikastaroa gainditzen dutenek aukerako 2 ECTS kreditu izango dute.

On line ikastaroari buruzko informazio guztia (irakasleak, ikaskuntza-helburuak, metodologia, etab.) eskuragarri dago irakaskuntza-planean.