CBL-2019-2020-Reeducacion-consumo-energia-Leioa

Energia Elektrikoaren kontsumoaren murrizketa Leioako Campusean

7, 11 garapen iraunkortasunerako helburuak

Proiektu honen bidez UPV/EHUko energia elektrikoaren kontsumoan murrizpena eragin ditzaketen ekintza ezberdinak proposatuz eta diseinatuz lan egin nahi dugu. Leioako campusa lan-eremu moduan hartu dugu bertako kontsumoa altua delako eta bidea eman dezakeelako hainbat ekintza burutzeko.

Ekintzak Ingeniaritza Elektrikoa Graduko ikasleek bere lan eremuan egin ditzaketen Gradu Amaierako Lanen (GrAL) ikuspuntutik proposatu dira, GrALak eskatzen dituen gaitasunekin ere bat datozelarik, proiektu industrialen tankera eduki behar baitute. Alderdi teknikoez gain alderdi ekonomikoei eta, beraz, proiektuek izan dezaketen bideragarritasunari garrantzia eman nahi zaio.

Lan ildo bi proposatu ditugu:

Mikro sare elektriko adimendun baten diseinua, hau da, energia elektrikoaren kontsumoa eta sorkuntza une oro kudeatzeko gaitasuna duen sarea da, sorkuntzarako eta bilketarako elementuak eta kontrolagailu bat erabiliz.

Kanpo argiztapenaren egokitzapena kontsumo txikiko argiztapen sistema baten bidez. Gaur egun campusean dagoen kanpo argiztapen sistemaren eraginkortasun energetikoa aztertuko litzateke eta eraginkorragoa izango den sistema berri bat diseinatu, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari arreta berezia jarriz.

  • Koordinatzailea: Zaloa Aginako Arri
  • Harremanetarako helbidea: zaloa.aginako@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • CBL Programako edizioa: III (2019/20)

Ekoizpen zientifikoa

  • Aginako, Z., Cítores, J. C., Peña-Lang, M. B., Oñederra, O., Setien J., Momoitio, J. 2021. The inclusion of Sustainability in the Electrical Engineering degree: an integrative initiative of the University of The Basque Country (Campus Bizia Lab) 2021 IEEE Global Engineering Education Conference (EDUCON), pp. 94-98, doi: 10.1109/EDUCON46332.2021.9454082.