ENERGIA Y CAMBIO CLIMATICO - Proyecto Erasmus+ ATTUNE

Aktibatu Klima Aldaketaren kontra!

Zure eguneroko jarduerek kliman duten eragina murriztu nahi duzu eta zerbait egitea gustatuko litzaizuke? UPV/EHUn hori lortzeko tresnak eskaintzen dizkizugu

Irudia

UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritza ATTUNE (Activate the University for Climate Change) izeneko Erasmus+ proiektuan parte hartzen duen erakundeetako bat da, gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina minimizatzeko.

Proiektu honetan, klima aldaketaren aurkako borrokan laguntzen dizugu pixkanaka (2 fase):

  1. Hasteko, hausnartu zure kontsumo ohiturak aldatzeko aukeren inguruan, zure campusean jasangarriagoa izaten lagunduko dizuten gida batzuekin:
    • Hozkada iraunkorrak
    • Gure baliabideei bizi eman: zirkulatu hondakinak
    • Amatatu Campusa
    • Mugitu mundu iraunkorrago baten alde
    • Be water, my friend!
  2. Proposatu eta/edo bat egin ezazu zure zentroan klima aldaketaren aurka borrokatzen lagunduko duten ekintzekin, Sare Berdeak plataformaren bidez, laster martxan!

ATTUNEk Europar Batasunaren laguntza du Erasmus+ programaren bidez (KA220-HED - Cooperation partnerships in higher education). Proiektua Global Action Planak zuzentzen du, eta UPV/EHUk Europako beste lau unibertsitaterekin batera parte hartzen du: Hildesheimeko Unibertsitatea (Alemania), Özyegonzalingo Unibertsitatea (Turkia), Maria Grzegorzewska Unibertsitatea (Polonia) eta Sienako Unibertsitatea (Italia).

 

ZER EGIN BEHAR DUT?

Erregistratu zure izena eta helbide elektronikoarekin helbide honetan.

Erregistratu ondoren, zure ATTUNE orri pertsonala sortuko da eta gidak deskargatzen joan ahal izango duzu. Gero, aurrerago, Sare Berdeak sarearen ekintzak proposatu eta/edo horietan parte hartu ahal izango duzu.

Parte hartzen duzuenok agiri bat jasoko duzue eta bertoko produktuen lote batzuen zozketan sartuko zarete.

Animatu eta aktibatu!

Zozketaren irabazleak:
      - Julen Castillo
      - Migel Angel Perez
      - Jaione Cardas
      - Borja Lopez Moreno

2. FASEA

Azkenik, Sare Berdeak plataformaren bidez proiektuak 2. fasea izango duela aurreratu nahi dugu. Horretarako, pertsona proaktiboak bilatzen ditugu, unibertsitatean arazo zehatzak konpondu eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduko duten ekintzak egingo dituzten taldeetan parte hartu nahi dutenak. Informazio zehatza bidaliko zaie urtarriletik aurrera erregistratutako pertsonei.