CBL-2022-2023-Energia mini eolikoaren bideragarritasun integralaren azterketa

Energia mini eolikoaren bideragarritasun integralaren azterketa VGIEn

Irudia

Proiektu honek Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako eraikinean aerosorgailu txiki bat instalatu nahi du, hiri-inguruneetara aplikatutako energia eolikoaren berezitasunak aztertu ahal izateko. Horri esker, etengabeko jarraipena egin ahal izango dugu aerosorgailuaren portaera ebaluatzeko eta energia berriztagarrien integrazio-maila baloratu ahal izango dugu, kontsumo-puntutik hurbil dagoen sorkuntza-ehuneko handiena lortzeko. Unibertsitate-ingurunean energia berriztagarria sortzeko instalazio bat ikustea garrantzitsua delakoan gaude kontsumo-lekuan sortutako energia berriztagarriaren balioaz eta hura ondo erabiltzeko beharraz kontzientziatzen ikasteko, atzerapenik gabe energia-eredua aldatzen laguntzeko.

  • Koordinatzailea: Melchor Gómez Pérez
  • Harremanetarako helbidea: melchor.gomez@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Vitoria-Gasteizko Ingenieritza Eskola (Araba)
  • CBL Programako edizioa: VI (2022/23), VII (2023/24)
  • Esker onak PCE instruments-ari