Energiaren eskola

Energiaren eskola

Garapen Jasangarrirako eta Gizarte Konpromisorako Zuzendaritzak bat egin du "Gazteak Jasangarritasunaren alde" Unibertsitate Aliantzarekin. Ashoka Españak bultzatutako ekimena da, EDP Fundazioak eta Ashokak elkarlanean garatutako Energiaren Eskola Programaren esparruan.

Aliantzaren helburua unibertsitateen arteko lankidetza sustatzea da, gazteek jasangarritasunarekin, trantsizio energetikoarekin eta inpaktu-lidergoarekin lotutako ekimenetan parte har dezaten bultzatzeko.

 

“Energiaren Eskola” lehiaketa

Ideia berritzaileak dituzten 2-3 pertsonako (18-29 urte) taldeak bilatzen dira, bizi diren komunitatea eraldatuko dutenak eta ingurumenaren eta energiaren aldetik iraunkorra izango den etorkizun baten eraikuntzan oinarrituko direnak.

10 ideia aukeratuko dira (hasierako fasean edo fase teorikoan) eta honako hauek eskainiko dira:

  • Laguntza profesionala
  • Prestakuntza-ziurtagiria
  • 2.500 €-rainoko finantzaketa
Gaiak:
  • Energia-ezagutza
  • Energia-inklusioa eta -eraginkortasuna
  • Energia berriztagarriak
  • Mugikortasun iraunkorra
  • Ekonomia zirkularra
  • Kultura-ondarea
  • Biodibertsitatea
  • Ekintza klimatikoa
  • Prestakuntza eta gaikuntza
Programaren datak:
  • Ekainaren 7ra arte: Itxiera eta hautaketa
  • Uztaila-abuztua: Online prestakuntza asinkronoa
  • Iraila: Zuzeneko online prestakuntzako asteroko tailerrak
  • Urria: Aurrez aurreko topaketa (Madril) eta amaierako ekitaldia

 

Informazio gehiago: https://escoladeenergia.edp.com/es/universitarios