CBL-2025-2026-EURI-UR

EURI-UR EIB/BIE

Euri-uraren aprobetxamenduaren azterketa Bilboko Ingeniaritza Eskolan (EIB/BIE)

Bizkaian, euri-ura ur beltzekin batera sartzen da estolderiara, bere garaian ez baitzen hodiak bereizteko sistema bat aukeratu, sistema bateratu bat baizik.

Beraz, bi ur motak, sarea ez denez banatzailea, Hondakin Uren Araztegietara (HUA) elkarrekin doaz. Araztegi horietan, tratamendu primarioen, sekundarioen, tertziarioen eta, batzuetan, baita kuaternarioen bidez ere, ura arazten da, ingurumenera itzultzeko

Ur beltzak tratamendu zorrotzak behar dituzten hondakin-urak dira, oso kutsatuta baitaude. Euritik datozen urak ordea, euri-urtzat hartzen dira, eta, teilatu, kale edo azaletatik xukatzean hostoak eta ezpurutasunak eraman arren, bildu eta egoki tratatu ondoren, erabili egin daitezke lorategiak ureztatzeko, kanpoaldeak garbitzeko, zisternak kargatzeko edo, tratamendu aurreratuagoa eginez gero, giza kontsumorako ere.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EIB/BIE) hiru eraikinetatik, 1. Eraikinak, hainbat blokez osatuta dagoenak (A, B, C, D, E, F eta G), estazio meteorologiko bat du G blokearen azotean. Estazio horrek kaxoleta-plubiometro bat du, “in-situ” prezipitazio erreala kuantifikatzeko. Hori dela eta, bloke horretan (1G) euri-urak duen aplikagarritasunaren azterketan zentratuko da proiektua. Eraikin horrek beirate handiak ditu, euriaren bidez garbi daitezkeenak. Eraikinak, halaber, “Plaza Von Siemens” izeneko barneko plaza bat du, egunero garbitu behar den aisialdirako gunea, eta atseginagoa izango litzateke “berdeguneak” eduki ahal izango balitu, jardinerak eta abarrak jarriz.

Euri-ura zuzenean ere erabil daiteke, ezpurutasunak iragazi ondoren, bainuetako zisternetan. Izan ere, ur-kalitatea ez da gizakiek kontsumitzeko behar den bera, eta hori da proiektu honetan aztertu beharreko beste aukeretako bat.

Proiektu honek agerian uzten du Bilboko Ingeniaritza Eskolan (EIB/BIE) Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) kontuan hartzen direla. Zehazki, Ur Garbia eta Saneamendua GJH6-a da lehentasunetako bat, euri-ura aprobetxatzea baita helburua. Gainera, proiektua bat dator Genero Berdintasuneko GJH5-arekin, taldea 2 emakumezko irakaslek eta 2 gizonezko irakaslek osatzen baitute.

  • Koordinatzailea: Natalia Alegria Gutierrez
  • Harremanetarako emaila: natalia.alegria@ehu.eus
  • Inplikatutako zentroak:
  • CBL Programako edizioa: IX (2025/26)