Prestakuntza

Unibertsitateko sail edota irakaskuntza edo ikerketa laborategietan sortutako hondakinen zentro barneko kudeaketaz arduratzen diren langileek informazioa eta oinarrizko prestakuntza izan beharko dute hondakin sanitarioei buruz oro har eta prestakuntza espezifikoa izan beharko dute beren lantokian zehazki sortzen diren hondakinei buruz; hartara, eskuratutako ezagutzak aplikatu ahal izango dituzte ikasleak zuzen trebatzeko eta hondakin sanitarioei eta zentroko langileen segurtasunari buruz indarrean dagoen legedia betetzeko.

Helburu hori lortzearren, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzaren Iraunkortasunerako Zuzendaritzak, gure unibertsitateko hondakin sanitarioak kudeatzen dituen enpresarekin lankidetzan (STERILE SERVICES), hainbat prestakuntza bilera antolatzen ditu hondakin mota horiek kudeatzen edota sortzen dituzten UPV/EHUko langileentzat.

Antolatuko diren hurrengo bilerei buruzko informazioa nahi izanez gero edo prestakuntza proposamen espezifikoak egin nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke: iraunkortasuna@ehu.eus – T. 943 018 164.