GazteEkoliderrak

Gazte Ekoliderrak

Lurra planeta ozen ari da mezua helarazten. Gizartea kezkatuta dago. Etorkizun jasangarria lortzea premiazko erronka da. Egoera honen aurrean, lidergoari heltzeko prest dauden gazteak ezinbestekoak dira.

Irudia

Jasangarritasunean trebatu. Aldaketa sustatzeko prestatu. Izan zaitez Ekoliderra.

Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea da. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatea nahi dugu. Aktibista izatea. Ekolider bilakatzea.

Zu izango al zara 30 gazte ekoliderretako bat?

IZEN-EMATEAUrriak 17 > Abenduak 2

Parte-hartzeko baldintzak:

  • 18 eta 30 urte tarteko gazteak.
  • Pertsona elebidunak: euskaraz ulertzea.
  • Saioen %80ra etortzeko ahalmena.

Formakuntza Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Kutxa Fundazioak bekatuta dago % 80an. Formazioaren prezioa: 2130 €. Ordainduko duzuna: 390 €.