Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen gaineko orokortasunak (GEEH)

Gailu elektriko eta elektronikoak (GEE) dira funtzionatu ahal izateko korronte elektriko edo eremu elektromagnetikoak behar dituzten gailu guztiak eta korronte eta eremu horiek sortu, transmititu eta neurtzeko  behar diren gailuak, korronte alternoan 1000 voltetatik gora eta  korronte zuzenean 1500 voltetatik gorako tentsio izendatuaz erabiltzeko direnak.

Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko 110/2015 errege dekretuaren I eta II. eranskinetan, kontsulta daiteke GEEren zerrenda adierazgarria, gailuok kategoria hauetan bana daitezkeelarik: etxetresna elektriko handiak, etxetresna elektriko txikiak, ekipo informatikoak eta telefonikoak (bateriarik gabe), kontsumo ekipo elektronikoak, argitzeko gailuak, tresna elektriko edo elektronikoak, aparatu eta ekipo medikoak, jagon eta kontrolerako ekipoak eta banatzeko makinak.

Aipatutako errege dekretuaren arabera, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH) dira jada erabili ezin diren gailu elektriko eta elektronikoak edo hauen osagarriak, kontsumigarriak eta azpimultzoak.

GEEHak ezin dira bota, inola ere, hiri hondakinak biltzeko edukiontzietara. Beren osagarrietako batzuk arriskutsuak dira (beruna, barioa, bromoa, berilioa, PVCa eta beste) eta horiek behar bezala gestionatu ezean, ingurumen kalitatea kaltetuaz harago, osasun arazoak ere eragin litzakete.