Habi-kutxen segimendua Campusetan
Gustatuko litzaizuke modu aktiboan parte hartzea horiek jartzean eta horien jarraipena egiten?
Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailarekin lankidetzan, habi-kutxak instalatzeko proiektu bat garatu dugu, campus bakoitzean 20 habi-kutxa jartzeko. Ekimenak, biodibertsitatea bultzatzeaz gain, ikasteko eta jarraipena egiteko aukerak eta proiektu akademikoak sortzea bilatzen du.
Habi-kutxak jartzeko egunak:
- Martxoak 24, 13:00 h. Entrada trasera Facultad de Farmacia (Vitoria-Gasteiz)
- Martxoak 25, 12:00 h. Entrada Biblioteca (Leioa)
- Martxoak 26, 13:00 h. HEFA II, Magisteritza (Donostia)
Behin kolokatuta, orain jarraipen-taldeei buruzko prestakuntza-hitzaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
- Noiz: Maiatzak 5, 15:30etan
- Nori zuzendua: ikasleei, irakasleei, aktiboki lagundu nahi duten PTGASei.
Ugaltze-aldian hegazti intsektujaleen jarraipen ez-intrusiboa nola egin ikasiko duzu, espezie ohikoenak, haien portaera eta kalitatezko datuak biltzeko behar diren metodologiak ezagutuko dituzu.
Zure parte-hartzea funtsezkoa da campus bakoitzean jarraipen-taldeak osatzeko.
Guztion artean, gure campusak espazio biziago eta iraunkorrago bihur ditzakegu! Animatu!