CBL-2020-2021-Haur-gazte-literatura

Haur eta Gazte Literatura eta GIH

Haur eta Gazte Literatura GIHen zerbitzuan

Irudia

Eskola-garaian dagoen publikoari zuzentzen zaionez gero, Haur eta Gazte Literaturak (HGL) helburu hezigarria du, eta indar are handiagoa lortzen du, hain zuzen ere, literaturak txikienengan sorrarazten duen plazerari erreparatuz gero. HGLk mundua nolakoa den erakusten die haurrei, bai eta nolako mundua nahi genukeen ere. Hala, tresna ezin hobea da mundu hobe batekin amets egiteko eta, amets horretatik abiatuta, gizarte-eraldaketa sustatzeko. Hortaz, HGL funtsezko erreminta da belaunaldi berriei txiki-txikitatik Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) helarazteko.

Proiektu honen xedea da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleei ikusaraztea HGL eta GIHaren arteko loturak zein diren, gai izan daitezen GIHen ildoko lanak heziketa literariorako hautatzeko eta, hortaz, etorkizuneko haur eta gazteengan GIHrekin lotutako balioak sustatzeko pausoak egin ditzaten.

  • Koordinatzailea: Maria del Carmen Encinas Reguero
  • Harremanetarako helbidea: mariadelcarmen.encinas@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Bilboko Hezkuntza Fakultatea
    • Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
    • Liburutegi Nagusia
    • Errektoretzako Prentsa eta Komunikazioa
  • CBL Programako edizioa: IV (2020/21), V (2021/22)

 

Ekoizpen zientifikoa