CBL-2025-2026-Komunikazio Jasangarria Hezkuntzan (KJH)

Komunikazio Jasangarria Hezkuntzan (KJH)

Gorputz-adierazpena eta hizkuntza: komunikazio etikoa, eraginkorra eta jasangarria

Proiektu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleen komunikazio-gaitasunak garatzea du helburu, gorputz-adierazpena eta hizkuntza landuz.

Eskolaren testuinguru soziokulturala eta eskolako elkarrekintza funtsezkoak dira gizarte- eta komunikazio-konpetentziak garatzeko. Hala ere, konpetentzia horiek komunikazio linguistikoaren zein ez-linguistikoaren bidez adieraztea ez da erraza izaten.

Beraz, proiektu honen xedeak dira: (1) komunikazio-gaitasun eraginkor baten beharrak identifikatzea; (2) ikasleak prestatzea gizarte-eragileek parte hartzen duten hitzaldi eta jardueren bidez; eta (3) komunikazio-gaitasuna gorputz-adierazpenaren eta hizkuntzaren bidez lantzeko gidak, eskuliburuak eta baliabide digitalak sortzea.

Proiektu honek lotura zuzena du Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) arteko "4. Kalitatezko Hezkuntza" helburuarekin eta EHUk sustatzen duen "18. Hizkuntza eta Kultur Aniztasuna" helburuarekin.

  • Koordinatzailea: Aintzane Etxebarria Lejarreta
  • Harremanetarako helbidea: aintzane.etxebarria@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Bilboko Hezkuntza Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: IX (2025/26)