CBL-2021-2022-Patrimonio Cultural Material y Tecnología Educativa

Kultura Ondarea Materiala eta Hezkuntza-Teknologia: Garapen Sozial Iraunkorra

Irudia

Proiektu honen helburua unibertsitate-kultura eta –komunitate jasangarriari eta eraldaketarako hezkuntzari laguntzea da. Horretarako, Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleek Burdin Hesiaren 5. sektoreko Gerra Zibilaren arrastoekin zerikusia duten gertaerak ikertu eta aztertuko dituzte, Leioako Campusetik gertu dauden bunquerrak, lubakiak eta abar. Aldi berean, fakultateko ikasleek,  unibertsitatetik gertu dauden herrietako Lehen Hezkuntzako ikasleei Euskal Herriko memoria historikoaren zati bat ezagutzen lagunduko diete.

  • Koordinatzailea: Eneko Tejada Garitano
  • Harremanetarako helbidea: eneko.tejada@ehu.eus
  • Parte hartzenduten zentroak: Bilboko Hezkuntza Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: V (2021/22), VI (2022/23)