Bizkaiko Campuseko laborategiko substantzien eta materialen kudeaketa arduratsua sustatzeko estrategiak

Hondakin arriskutsuak

Hondakin arriskutsuen arazoan sakondu nahian, Kimika Organikoa II Saileko irakaskuntza-laborategietan sortzen diren hondakinen azterketa zehatza burutzen ari dira proiektu honetan lan egiten ari den persona-taldea. Lan honetatik ateratako ondorioak lehenik eta behin Zientzia eta Teknologia Fakultateko beste jakintza-arloetako laborategietara edo/eta ikerkuntza laborategietara zabalduko dira. Ondoren, UPV/EHUko beste campusetara eta zentroetara heda daitezke.

Bukaerako helburua UPV/EHUko laborategietan sortzen diren hondakin arriskutsuen murrizketa eta horien kudeaketak dakarren kostu ekonomiko handia murriztea litzateke. 

  • Koordinatzailea: Sonia Arrasate Gil
  • Harremanetarako helbide elektronikoa: sonia.arrasate@ehu.eus
  • Parte diren ikastegiak: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: I (2017/18) eta II (2018/19)