Merkantzia eta hondakin arriskutsuen garraio eta zamalanak

Transporte, carga y descarga de mercancías y residuos peligrosos

Helburuak

  • UPV/EHUko langileak sentsibilizatu merkantzia eta hondakin arriskutsuen garraio eta zamalanen arriskuez eta zer garrantzitsua den arlo horretako arauak behar bezala betetzeaz.
  • Tresnak eskaini merkantzia arriskutsuak identifikatu eta produktu arriskutsuen erabilerarekin lotutako obligazioei eta halako produktuen garraio eta zamalanekin zerikusia duten hondakinen sorrerarekin lotutakoei ere erantzuteko.

Ikastaroaren edukiak

  • Sarrera. ADR eta aplikatzekoak diren arauak.
  • Segurtasuneko aholkularia.
  • Merkantzia arriskutsuak eta haien ezaugarriak. Sailkatzeko irizpideak.
  • Definizioak. Merkantzien garraio eta zamalanetarako langileen betebeharrak.
  • Ibilgailu eta fardelen ezaugarriak. Etiketatzea eta seinaleztapena.
  • Bidalketen dokumentazioa.
  • Merkantzien zamalan eta garraioetarako jarraibideak.

Norentzat

  • UPV/EHUko hiru campusetako AZPko langileentzat: ikastegi, sail eta laborategietako teknikari eta laguntzaileak, eta produktu arriskutsuak eta haien hondakinak jaso, garraiatu edo kargatzen eta/edo deskargatzen aritzen diren menpekoak.
  • Hondakin arriskutsuak kudeatu edo haiekin lan egiten duten UPV/EHUko hiru campusetako irakasle-ikertzaileak eta bestelako ikertzaileak.

Ikastaroa egiteko egunak eta tokiak

CAMPUSA EGUNA ORDUTEGIA TOKIA IKASGELA
ARABA 2016/11/08 09:30 – 11:30 CIEA Lucio Lascaray.
Vitoria-Gasteiz
Mintegia 1
beheko solairua
BIZKAIA 2016/11/10 09:30 – 11:30 Liburutegi Nagusia. Leioa Batzar Aretoa
1. solairua
GIPUZKOA 2016/11/14 09:30 – 11:30 Carlos Santamaria Zentroa
Donostia
1..Ikasgela
beheko solairua

Irakaslea

  • Sergio Vega. Segurtasuneko aholkularia - CONSEUR 2000 SL

Izena ematea

 Epea: 2016ko urriaren 6 eta 26 bitartean

Harremanetarako