Taller-metodologia-cooperacion-desarrollo

Tailerra: Metodología de estudio de caso basado en proyectos de cooperación al desarrollo

Irudia

Norentzat:

Garapenerako lankidetza proiektuak irakaslanean txertatuz kasu azterketa bezalako metodologia aktiboak erabiltzen hasi edo haietan sakondu gura duten UPV/EHUko irakasleentzat.

Iraupena:

Ikastaroa formatu mistoan emango da, ikasgelan eta on line, egelaPI plataformaren bidez. Guztira, 25 ordu izango dira, hiru bat astean zehar banatuak. Haietatik 16 ordu on line emango dira, eta 9 ordu, berriz, ikasgelan. Ikasgelako saioak ekainaren 18an eta 20an izango dira Bizkaiko Campuseko Bibliotekan 09:30etik 14:00etara arte.

Izena emateko:

LANGILEEN ATARIAn, bertan erakusten diren urratsak betez («nire lanpostua» izeneko atalean «prestakuntza-deialdi irekiak» estekan sakatu).