MIZEL 3D
Kartoi birziklatutik eraikuntza jasangarrira: 3D bidezko mizelio-adreiluak
Proiektu honek helburu du Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako laborategietan sortzen diren kartoizko hondakinak balioztatzea, mizelioan oinarritutako adreilu biodegradagarriak ekoizteko. Horretarako, kartoi hondakinez, uraz eta bestelako hondakin organikoz osatutako bio-pasta bat prestatuko da, mizelioarekin inokulatu eta 3D inprimaketaren bidez prozesatuko dena. Pieza hauek inkubatu egingo dira mizelio egitura garatzeko eta azkenik lehortu egingo dira. Lortutako materialen potentziala ebaluatzeko, hauen egitura nahiz propietate termiko eta mekanikoak karakterizatuko dira. Proiektuak ekonomia zirkularra eta fabrikazio aurreratua uztartzen ditu, jasangarritasunari eta hezkuntza berritzaileari ekarpena eginez, laborategiko hondakinak balorizatuz eta irakaskuntzarako material berriak sortuz.
- Koordinatzailea: Lorena Ugarte Soraluce
- Harremanetarako emaila: lorena.ugarte@ehu.eus
- Inplikatutako zentroak:
- CBL Programako edizioa: IX (2025/26)